Sal 103, 1ab eta 24. 29-30. 31 eta
34
R/. Bialdu egizu,
Jauna, zeure arnasea,
eta barrituazo lur-azala.
Ene arima, goratu egizu Jauna!
Guztiz handi zaitut, Jauna, ene
Jainkoa!
Bai ugari dirala, Jauna, Zuk
eginak,
zuhurtasunez eginak zeharo,
lurra zure sorkariz betea dago! R/.
Aurpegia gordeten badozu, ikara
dira,
arnasea kentzen badeutsezu,
hilten,
euren hautsetara dira bihurtzen.
Zure arnasea bialtzen badozu,
izatea emoten deutsezu;
lur-azala barriazoten dozu. R/.
Izan bedi Jaunaren ospea
sekuletan,
poztu bedi Jauna, Berak eginetan.
Atsegin bekio nire olerkia,
nire poza da Jainkoa. R/.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".