URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA /C
Sal 62. 3-4. 5-6. 8-9
R/. Zure egarriz daukat gogoa, Jauna, ene Jainkoa.
Jainko, Zu ene Jainko,
goizetik najabiltzu bila,
zeure egarri da nire barrua,
zeure gogo biziz da ni nazan guztia,
zeure gogo biziz da ni nazan guztia,
lur idor, agor, ur bakoa lez. R/.
Holan egon gura dot santutegian
Zeuri begira,
zure indarra eta ospea ikusiz.
Bizia baino ederragoa da-eta zure
maitasuna,
nire ezpanek goratu egingo zaitue. R/.
Holan gura zaitut bedeinkatu nire
bizitzan,
eskuak jaso zure izenean.
Jakirik gozoenez lez aseko naz,
eta nire ezpanek poz-oihuz
goratuko zaitue. R/.
Zeu izan zaitut-eta laguntzaile;
pozez egingo dot oihu zure egoen gerizpean.
Zuri itsatsia nago osorik,
eta zure eskumeak eusten deust. R/.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".