Sal 68, 14 eta 17. 30-31. 36ab eta
37
R/. Murgilduok,
bilatu egizue Jainkoa,
eta birbiztu
bekizue bihotza
Baina nik Zuri dagizut otoitz;
mesede-sasoia dozu, Jauna.
Erantzun, ene Jainko, zeure
maitasun handiaz,
zeure salbamen leialaz.
Erantzun, Jauna, samurra da-eta
zure maitasuna,
bihurtu nigana begiak zeure erruki
handiaz. R/.
Ni, barriz, gizajo atsekabetu hau,
indarbarritu nagiala, oi Jainko,
zure salbazinoak.
Jainkoaren izena kantuz dot
goratuko,
esker onez handietsiko. R/.
Salbatuko dau, bai, Jainkoak Sion,
eregiko ditu barriro ere Judako
uriak.
Jainkoaren zerbitzarien
ondorengoak izango dira oinordeko,
haren izena maite dabenak han
biziko. R/.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".