Sal 65, 1-3ª. 4-5. 6-7ª. 16 eta 20
R/. Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari
Lur osoa, egiozu irrintzi
Jainkoari,
kanta haren izen ospetsuari,
emon aintza eta gorapen Berari.
Esan Jainkoari: «Zein izugarriak
diran zure egintzak! R/.
Mundu osoa ahuspezten da zure
aurrean,
kantu dagizue, kantu zure izenari.
Zatoze eta ikusi Jainkoak eginak,
izugarriak dira gizakien aldeko
haren ekintzak. R/.
Lehor bihurtu eban itsasoa,
oinez igaro eben ibaia;
poztu gaitezan, beraz, Haregaz.
Nagusi da betidanik bere
ahalmenaz. R/.
Zatoze eta entzun, Jainkoari
begirunea deutsazuenok,
kontatuko deutsuedaz Harek nire
alde eginak.
Bedeinkatua Jainkoa, ez dau-eta
baztertu nire otoitza,
ezta aldendu ere nigandik bere
maitasuna. R/.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".