URTEAN ZEHARREKO 27. DOMEKEA /A
Salmoa
Sal 79, 9 eta 12, 13-14. 15-16, 19-20
R/. Jaunaren mahastia Israelgo etxea da.
Egiptotik mahatsondo bat atara zenduan
eta landatu, jentil-herriak kanpora botaz.
Itsasoraino zabaldu zituan adarrak,
Eufrates ibairaino muskilak. R/.
Zergaitik zulatu deutsazu inguruko hesia?
Holan, bidariek frutua lapurtzen deutsoe,
basurdeek triskatzen, basapiztiek narrastzen. R/.
Jainko ahalguztiduna, bihurtu, arren,
begira zerutik, ikusi!
Hartu egizu zeure mahatsondoaren ardurea,
zaindu zeure eskuz landatu dozuna. R/.
Ez gara Zugandik inoiz aldenduko;
Zuk bizia emongo deuskuzu
eta guk dei egingo deutsagu zure izenari.
Oi Jauna, Jainko ahalguztiduna, erabarritu gagizuz;
erakutsi aurpegi argia, salbau gaitezan. R/.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".