Orriak

UZ28A

Urtean zeharreko XXVIII. asteko domekea   /A

Salmoa
Sal 22, 1-3. 4. 5. 6

R/.    Jaunaren etxean naz bizi izango luzaroen luzaro.




Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean:
larre gurietan etzunarazoten nau.
Atsedenezko iturrira naroa,
eta berbiztuten deust barrua.
Banaroa bidezidor zuzenetatik,
bere izenagaitik. R/.

Ibar ilunetan banabil ere, ez nago gaitz-bildur,
Zu nigaz zagoz eta:
zure zigorra eta makilea,
honeek dira nire poza. R/.

Atontzen deustazu mahaia,
arerioak ditudala begira;
orioz igurtziten deustazu burua,
gainezka dago nire edontzia. R/.

Zoriona eta grazia ditut aldean,
nire bizi guztiko egunetan;
eta Jaunaren etxean naz bizi izango

luzaroen luzaro. R/.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Agertu zure nortasuna "ezizenaz" edo "e-mailaz".