R/. ATARAKO DOZUE
URA POZIK
SALBAZINOAREN
ITURRIETATIK
 
Jainkoa dot salbatzaile!
Badot uste on eta ez naz bildur,
Jauna dot-eta indar eta kemen,
bera neure salbazino. R/.
 
Atarako dozue ura pozik salbazinoaren iturrietatik.
«Eskerrak Jaunari, dei egin haren izenari,
iragarri haren egintzak herriei,
agertuazo zein bikaina dan haren izena.
R/.
 
Kanta Jaunari, bikain jokatu dau-eta,
jakin begie honen barri mundu osoan.
Egin poz-irrintzi eta oihu, Siongo bizilagunok,
handikiro dihardu-eta zuen alde Israelgo Santuak».
R/.
 
 
URTEAN ZEHARREKO II. DOMEKEA /B
 
 

 
R/. HEMEN NOZU, JAUNA,
ZURE NAHI EGIN DAGIDAN.
 
 
V/.   Jaunagan neban jarrita itxaropen guztia,
makurtu
eta entzun dau nire oihua.
Kantu
barria ipini deust ezpanetan,
gorespen-kanta
gure Jainkoarentzat. R/.
 
V/.   Zuk ez dozu sakrifiziorik eta eskeintzarik nahi
izan,
ez
erre-oparirik eta pekatuen parkamen-oparirik eskatu;
baina
belarriak edegi deustazuz.
Horregaitik
dinot: «Hemen nozu». R/.
 
V/.   Hauxe dago nitaz liburuan idatzita:
       egin dagidala zure nahia.
Atsegin
dot, ene Jainko,
       barru-muinetan dot zure legea.
Iragarri
dot batzar nagusian zure justizia,
ez
ditut ezpanak itxi, ondo dakizu, Jauna. R/.
 
 
URTEAN ZEHARREKO III. DOMEKEA /B
 

 
R/. ERAKUTSI NIRI, JAUNA, ZURE BIDEAK
 
 
V/.   Azaldu niri, Jauna, zeure bideak,
erakutsi
zeure bidezidorrak.
Gidatu
nagizu zeure leialtasunean, eta irakatsi,
Zeu
zara-eta nire Jainko salbatzailea. R/.
 
V/.   Izan gogoan, Jauna, zeure errukia eta maitasuna,
betidanikoak
dira-eta.
Gogoratu
nitaz zeure maitasunean,
zeure
ontasunari dagokionez, Jauna.
R/.
 
V/.   Ona eta zuzena da Jauna,
bidea
erakusten deutse pekatariei.
Apalak
zuzenbidez daroaz,
bere
bidea erakusten deutse apalei.
R/.
 
 
URTEAN ZEHARREKO IV. DOMEKEA /B
 

 
R/. ENTZUNGO AL DOZUE GAUR JAUNAREN AHOTSA:
“EZ GOGORTU ZUEN BIHOTZA”
 
 
V/.   Zatoze, egin deiogun poz-oihu Jaunari,
poz-irrintzi,
salbatzen gaituan harkaitzari.
Aurkeztu
gakiozan eskerrak emonez,
egin
deiogun jai txaloka eta kantari.
R/.
 
V/.   Zatoze, gurtu dagigun ahuspezturik,
belaunikatu
gaitezan egin gaituan Jaunaren aurrean.
Bera
da-eta gure Jainkoa,
eta
gu harek larraturiko herria,
       haren zainpeko artaldea. R/.
 
V/.   Entzungo ahal dozue gaur haren ahotsa!:
       «Ez gogortu bihotza Meriban lez,
Masako
egunean basamortuan lez,
tentatu
egin ninduen-eta zuen gurasoek,
probatu,
Nik eginak ikusi arren». R/.
 
 
 
 
URTEAN ZEHARREKO V. DOMEKEA /B
 

 
R/. GORATU 
EIZUE JAUNA,
BIHOTZ URRATUAK OSATZEN DITUANA
 
V/.   Bai eder gure Jainkoa kantuz ospatzea,
bai
gozo ha doinu eztiz gorestea!
Jaunak
dau Jerusalem berreraikitzen,
Israelgo
erbesteratuak batzen. R/.
 
V/.   Bihotz-hausiak ditu osatzen
eta
hareen zauriak lotzen.
Izarren
kopurua finkatzen dau
eta
bakotxari bere izena emoten.
R/.
 
V/.   Handia da gure Jauna, guztiz indartsua,
haren
jakituria neurririk bakoa.
Jaunak
zutunik eusten deutse umilei,
lurreraino
beheratzen ditu gaiztoak. R/.
 
 
 
 
URTEAN ZEHARREKO VI. DOMEKEA  /B
 

 
R/. ZEU ZAITUT BABESLEKU;
ASKAPEN KANTUZ INGURATZEN NOZU
 
V/.       Zorionekoa hobena kendu 
eta
pekatua parkatu deutsoena.
Zorionekoa
Jaunak errurik leporatzen ez deutsana,
barruan
maltzurkeriarik ez dauana.
R/.
 
V/.       Orduan, autortu neutsun neure pekatua, 
neure
errua ez neutsun ezkutatu.
Esan
neban: «Autortuko deutsat Jaunari neure hobena»,
eta
Zuk parkatu zeunstan neure pekatuaren errua.
R/.
 
V/.       Poztu eta alaitu Jaunagan, zintzook, 
egin
pozez oihu, bihotz zuzeneko guztiok.
R/.
 
 
 
 
URTEAN ZEHARREKO VII. DOMEKEA  /B
 

 
 
R/. OSATU NAGIZU, JAUNA,
HOBEN EGINA NOZU-ETA ZURE AURKA
 
 
V/.   Zorionekoa gizajoaz arduratzen dana,
onik
atarako dau Jaunak zoritxar-egunean.
Jaunak
bizirik gordeko dau, eta zoriontsu egingo
lurrean;
ez
dau itziko arerioen menpean.
R/.
 
V/.   Ohean minez dala, Jauna jako lagun etorriko,
gaixoaldian
haren egoera aldatuko.
Hau
esan neban nik: «Erruki,
Jauna,
osatu
nagizu, pekatu egin dot-eta zure
aurka». R/.
 
V/.   Osasuntsu iraunazoko nozu,
zutunik
eutsiko zeure aurrean betiko.
Bedeinkatua
Jauna, Israelen Jainkoa,
betidanik
betidaino. Amen, amen. R/.
 
 
 
 
 
 
 
URTEAN ZEHARREKO VIII. DOMEKEA  /B
 

 
R/. BIHOZBERA ETA ERRUKIORRA DA
JAUNA
 
V/.   Bedeinkatu begi nire arimak Jauna,
nire
barru osoak haren izen santua.
Bedeinkatu
begi nire arimak Jauna,
ez
bedi ahaztu haren mesedeaz.
R/.
 
V/.   Erru guztiak deutsuz parkatzen,
gatx
guztiak osatzen;
zure
bizia hilobitik askatzen dau,
maitasunez
eta errukiz koroatzen zaitu.
R/.
 
V/.   Bihozbera eta errukiorra da Jauna,
hasarregatxa
eta onginahiz betea.
Ez
gaitu erabiltzen gure pekatuek merezi
lez,
ez
deusku ordaintzen geure erruen arabera.
R/.
 
V/.   Zelan sortaldea sartaldetik urrun,
halan
ditu harek gure hobenak gugandik urruntzen.
Zelan
aita seme-alabentzat errukior,
halan
Jauna begirune deutsoenentzat bihozbera.
R/.
 
 
 
 
 
URTEAN ZEHARREKO IX. DOMEKEA  /B
 

R/. EGIN POZEZ OIHU LAGUNTZAILE
DOGUN JAINKOARI
 
V/.   Ekin kantuari, jo danbolina,
jo
zitara gozoa eta harpa.
Jo
turuta ilbarrian,
ilbeteko
gure jaiegunean. R/.
 
V/.   Horixe da-eta Israelen legea,
Jakoben
Jainkoak erabagia,
Joseren
familiari ezarritako araua,
Egiptotik
urten ebanean. R/.
 
V/.   Berbakera ezezaguna entzuten dot:
«Kendu
neutsun zama lepotik,
       askatu neutsuzan eskuak lan astunetik.
Larrialdian
dei egin zeunstan,
eta
libratu zindudazan. R/.
 
V/.   Ez izan zeugan beste jainkorik,
ez
gurtu jainko arrotzik.
Neu
naz Jauna, zure Jainkoa,
Egiptotik
atara zinduzana». R/.
 
 
 
 
URTEAN ZEHARREKO X. DOMEKEA  /B
 

 
R/. JAUNAGAN DAGO ERRUKIA
HARENGAN ASKATASUN UGARIA
 
V/.   Barru-barrutik dei egiten deutsut, Jauna;
entzun,
Jauna, nire ahotsa!
Begoz
zuhur zure belarriak
nire
erregu-oihura.  R/.
 
V/.   Erruak kontuan badozuz, Jauna,
nork
iraun zutunik, ene Jauna?
Baina
Zuri parkamena dagokizu,
Zuganako
begirunean bizi gaitezan. R/.
 
V/.   Jaunaren zain nago, zain dago nire barrua,
haren
hitza dot itxaroten;
nire
barrua Jaunaren gogo biziz
dago,
gauzaina
egunsentiaren gogo biziz baino gehiago.
R/.
 
V/.   Gauzainak egunsentia lez, itxaron begi
Israelek Jaunagan,
Jaunarena
da-eta maitasuna,
harena
askapen betea.
Harek
askatuko dau Israel bere erru guztietatik.
R/.
 
 
URTEAN ZEHARREKO XI. DOMEKEA  /B
 

 
R/. BAI EDERRA, JAUNA ZU GORESTEA
 
 
V/.   Bai ederra, Jauna, Zu gorestea
eta
zure izena, Goi-goiko, kantuz ospatzea,
goizean
zure maitasuna iragartzea
eta
gauean zure leialtasuna! R/.
 
V/.   Zintzoa palmondoa lez garatuko da,
Libanoko
zedroa lez haziko;
Jaunaren
etxean landatua,
gure
Jainkoaren atarietan garatuko
da. R/.
 
V/.   Zaharturik be emongo dau frutua,
mardul
eta heze iraungo dau,
Jauna
zuzena dala iragartzeko,
nire
harria, gaiztakeriarik ez dauana.
R/.
 
 
 
URTEAN ZEHARREKO XII. DOMEKEA  /B
 

 
R/. ESKERRAK JAUNARI HAREN MAITASUNA BETIKOA DA-TA
 
V/.   Itsasora jo eben ontzietan
salerosketan
jarduteko ur handietan,
eta
Jaunak eginak ikusi ebezan,
haren
egintza harrigarriak itsaso zabalean.
R/.
 
V/.   Haren esanera ekatx-haizea jagi zan,
olatu
handiak harrotuz.
Zeruan
gora, lezean behera ibili
ziran,
barrua
zorabioz larri. R/.
 
V/.   Baina larrialdian Jaunari deadar egin eutsoen,
eta
libratu ebazan estualditik.
Ekatxa
barealdi bihurtu eban
eta
olatuen orroa isildu egin
zan. R/.
 
V/.   Poztu ziran barealdiaz,
eta
euren gogoko portura eroan ebazan
Jaunak.
Goratu
begie Jauna agertu dauan maitasunagaitik,
gizakien
alde egiten dituan gauza harrigarriakaitik!
R/.
 
 
 
 
URTEAN ZEHARREKO XIII. DOMEKEA  /B
 

 
R/. GORATUKO ZAITUT, JAUNA,
ONIK ATARA NOZULAKO
 
 
V/.   Goratzen zaitut, Jauna, onik atara nozulako,
arerioei
nire lepotik pozten itzi ez deutsezulako.
Jauna,
Herio-lezatik atara nozu,
zulora
jatsi zorian nengoala bizibarritu.
R/.
 
V/.   Kanta Jaunari, haren fededunok,
goratu
egizue, haren santutasuna gogoratuz.
Une
baterako da haren hasarrea, bizi guztirako haren onginahia.
Arratsean
negarra da gurean, poz-oihua goizean.
R/.
 
V/.   «Entzun, Jauna, eta erruki nitaz,
izan
zakidaz laguntzaile, Jauna».
Negarra
dantza bihurtu deustazu,
Jauna,
ene Jainkoa, eskerrak emongo deutsudaz
beti. R/.
 
 
URTEN ZEHARREKO XIV. DOMEKEA /B
 

 
R/.   GURE
BEGIAK JAUNAGANA DAGOZ,
GUTAZ ERRUKI DADIN ARTE.
 
V/.   Zugana jasotzen
ditut begiak,
zeruan errege zaran horrengana. R/.
 
V/.   Zelan morroien
begiak nagusien eskuetara
eta neskamearen begiak etxekoandrearen eskuetara,
halan dagoz gure begiak Jaunagana, gure Jainkoagana,
gutaz errukitu dadin arte. R/.
 
V/.   Erruki gutaz,
Jauna, erruki!
Buruz gain gagoz mespretxuz,
buruz gain ustetsuen burlaz,
harroen irainez.
R/.
 
 
 
 
URTEAN ZEHARREKO XV. DOMEKEA /B

 
R/.   JAUNA, ZEURE ONGINAHIA ERAKUTSI EIGUZU,
        ZEURE SALBAMENA EMOIGUZU.
 
 
V/.   Entzungo dot
Jainkoak dinoana:
Jaunak bakea agintzen deutse bere herriari eta
fededunei.
Hurrean dabe salbazinoa begirune deutsoenek;
bai, gure lurraldean kokatuko da Jaunaren aintza. R/.
 
V/.   Maitasunak eta
leialtasunak alkar dabe
aurkitzen,
justiziak eta bakeak alkar besarkatzen.
Leialtasuna lurretik da ernetzen,
justizia zerutik
jaisten. R/.
 
V/.   Jaunak emongo dau euria,
eta gure lurrak ekarriko bere uzta.
Haren aurretik joango da justizia,
haren pausuei jarraituko deutse ondoizateak. R/.
 
 
 
URTEAN ZEHARREKO XVI. DOMEKEA /B
 

 
R/.   JAUNA DOT ARTZAIN, EZ NAZ EZEREN BEHARREAN.
 
V/.   Jauna dot artzain,
ez naz ezeren beharrean;
larre gurietan etzunazoten nau,
ur-bazter nasaira eroaten eta indarrak deustaz barritzen;
bide segurutik naroa, bere izenari ohore eginez. R/.
 
V/.   Ibar baltz ilunean
banabil be,
ez naz gatxaren
bildur,
Zu nigaz bazagoz;
zure artzain-makilak nasaitzen nau. R/.
 
V/.   Mahaia atontzen deustazu
arerioen begi-bistan;
orioz igurzten deustazu burua,
gainezka dot edontzia.
R/.
 
V/.   Zoriona eta
maitasuna ditut lagun,
bizitzako egun guztietan,
eta Jaunaren etxean biziko naz
amaibako egunetan.
R/.
 
 
 
 
 
URTEAN ZEHARREKO XVII. DOMEKEA  /B
 

 
R/.   ZABALTZEN DOZU ESKUA, JAUNA,
        ETA ASEA EMOTEN DEUSKUZU.
 
 
V/.   Goratu zagiezala,
Jauna, zeure sorkari guztiek,
bedeinkatu zeure fededunek;
aitatu begie zure erregetza ospetsua,
berba egin begie zure ahalmenaz. R/.
 
V/.   Zuri begira dagoz danak zain,
eta Zuk emoten deutsezu jaten euren sasoian;
zabaltzen dozu eskua,
eta bizidun guztiak onginahiz dozuz asetzen. R/.
 
V/.   Zintzoa da Jauna
bere bide guztietan,
leiala egintza guztietan.
Hurrean dago Jauna dei egiten deutsoenengandik,
benetan dei egiten deutsoen guztiengandik. R/.
 
 
 
 
 
 
 
URTEAN ZEHARREKO XVIII. DOMEKEA  /B
 

 
R/.   ZERUKO OGIA EMON EUTSEN JAUNAK.
 
 
V/.   Guk entzunak eta ikasiak,
gurasoek guri kontatuak,
kontatuko deutsaguz hurrengo belaunaldiari
Jaunaren egintza goresgarriak eta  haren ahalmena. R/.
 
V/.   Orduan, hodeiei
agindu eutsen
goitik,
eta zeruko ateak edegi ebazan;
mana isuri eutsen janari,
zeruko ogia emon eutsen. R/.
 
V/.   Aingeruen ogia jan
eban gizakiak,
asetzeko lain janari emon eutsen Jainkoak.
Bere lurralde santura eroan ebazan,
berak eskuratutako mendira. R/.
 
 
 
URTEAN ZEHARREKO XIX. DOMEKEA  /B
 

 
R/.   DASTATU EGIZUE ETA IKUSI ZEIN ONA DAN JAUNA.
 
V/.   Bedeinkatuko dot
aldi oro Jauna,
nire ahoan beti haren gorespena.
Harro nago Jaunagaz,
entzun begie apalek eta poztu beitez. R/.
 
V/.   Handietsi nigaz
batera Jauna,
goratu daigun alkarregaz haren izena.
Jaunagana jo neban, eta harek erantzun,
bildur guztietatik ninduan libratu. R/.
 
V/.   Begiratzen
deutsoenak distiratsu egongo
dira,
ez jake aurpegia lotsaz gorrituko.
Dohakabeak dei egin eban, eta Jaunak entzun,
eta estualdi guztietatik eban salbatu. R/.
 
V/.   Kanpaturik dago
Jaunaren aingerua
hari begirune deutsoenen inguruan, eta libratzen ditu.
Dastatu eizue eta ikusi zein ona dan Jauna;
zorionekoa harengan babesten dana. R/.
URTEAN ZEHARREKO XX. DOMEKEA  /B
 

 
R/.   DASTATU EGIZUE ETA IKUSI ZEIN ONA DAN JAUNA.
 
V/.  
Bedeinkatuko dot aldi oro
Jauna,
nire ahoan beti haren gorespena.
Harro nago Jaunagaz,
entzun begie apalek eta poztu beitez. R/.
 
V/.   Izan
Jaunari begirune zuek, hari sagaratuok,
ez jake-eta ezer falta begirune deutsoenei.
Aberatsek ezagutzen dabe beharrizana eta gosea;
Jaunagana jotzen dabenei ez jake onik falta. R/.
 
V/.  
Zatoze, seme-alabok, eta
entzun;
Jaunari begirune izaten irakatsiko deutsuet.
Nork ez dau bizia maite?
Nork ez dau luzaro bizi nahi, zoriontsu izateko? R/.
 
V/.   Gorde
mihina gatxetik,
ezpanak engainu-hitzetik.
Alde gatxetik, egin on dana,
bilatu bakea eta lehiatu haren alde. R/.
URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA  /B
 

 
R/.   DASTATU EGIZUE ETA IKUSI ZEIN ONA DAN JAUNA.
 
V/.    Bedeinkatuko
dot aldi oro Jauna, 
nire ahoan beti haren gorespena.
Harro nago Jaunagaz,
entzun begie apalek eta poztu beitez. R/.
 
V/.   
Zintzoakana ditu Jaunak begiak,
adi hareen oihura belarriak.
Gaizkileen aurka Jaunaren aurpegia, 
lurretik ezabatzeko hareen gogorapena. R/.
 
V/.   
Deadar egiten dabe zintzoek, eta Jaunak
entzun,
larrialdi guztietatik libratzen ditu.
Hurreratu jake Jauna bihotz-hausiei, 
salbatzen ditu barru-jausiak. R/.
 
V/.   
Zoritxar asko izaten dau zintzoak,
baina guztietatik libratzen dau Jaunak.
Hazur guztiak zaintzen deutsoz, 
bat bakarra be ez deutsoe hausiko. R/.
 
V/.    Gaiztakeriak hiltzen dau gaiztoa; 
zintzoari
gorroto deutsoenek zigorra dabe izango.
Jaunak
askatzen dau bere zerbitzarien bizia,
harengan
babesten diranek ez dabe zigorrik izango.
R/.
 
 
 
 
 
URTEAN ZEHARREKO XXII. DOMEKEA  /B
 

 
R/.   NOR BIZI, JAUNA, ZURE ETXEAN?
 
V/.  
Akatsik barik eta zuzen jokatzen dauana;
bihotzean egiazale izan
eta mihinaz inor zikintzen ez dauana. R/.
 
V/.  
Hurkoari gatxik egiten ez deutsona,
auzokoa iraintzen ez dauana.
Jaunak baztertua gitxiesten dauana
eta 
jainkozaleak ohoratzen dituana.
R/.
 
V/.   Dirua
lukurreriaz mailegatzen ez dauana
ezta errubakoaren kaltetan eskupekorik hartzen be.
Holan jokatzen dauana
ez da sekula kili-kolo egongo. R/.
 
  
 
 
 
 
 
 
URTEAN ZEHARREKO XXIII. DOMEKEA  /B
 

 
R/.    GORATU EGIZU JAUNA, NIRE BARRUA.
 
V/.   
Betiko eusten deutso Jaunak bere leialtasunari. 
Zapalduen eskubideak defendatzen ditu, 
gose diranei ogia emoten.
Jaunak askatzen ditu presoak. R/.
 
V/.   
Jaunak zabaltzen ditu itsuen begiak,
Jaunak jasotzen konkortuak, 
Jaunak maitatzen zintzoak,
Jaunak ditu etorkinak zaintzen. R/.
 
V/.   
Umezurtzei eta alargunei zutunik deutse
eusten, 
baina gaiztoen nagusitza iraultzen. 
Jauna errege da betieran, 
zure Jainkoa, Sion, errege gizaldien gizaldietan! R/
 
 
 
 
 
 
URTEAN ZEHARREKO XXIV. DOMEKEA  /B
 

 
R/. IBILIKO NAZ JAUNAREN
AURREAN
BIZIDUNEN LURRALDEAN
 
V/.    Maite dot Jauna, 
entzun dau-eta nire erregu-oihua,
makurtu dau-eta nigana belarria, 
dei egin deutsadan egunean. R/.
 
V/.    Heriotza-lokarriek
inguratu ninduen,
Herio-lezako sareak harrapatu; estu
eta larri nintzan. 
Baina dei egin neutsan Jaunaren izenari: 
«Arren, Jauna, atara nagizu onik». R/.
 
V/.    Errukiorra eta
zintzoa da Jauna, 
onbera gure Jainkoa.
Jaunak zaintzen ditu apalak;
lur jota nengoan, eta salbatu nau. R/.
 
V/.    Bai, libratu deust
bizia heriotzatik, 
begiak malkotik, oinak jaustetik. 
Jaunaren aurrean ibiliko naz 
bizidunen lurraldean. R/.
 
URTEAN ZEHARREKO XXV. DOMEKEA  /B
 

 
R/.    JAUNA DA NIRE BIZIAREN BABESLE.
 
V/.  Ene
Jainko, salbatu nagizu zeure izenagaitik,
defendatu nire auzia zeure ahalmenaz.
Entzun, ene Jainko, nire otoitza, 
makurtu belarria nire ahoko hitzetara. R/.
 
V/.  Nire
aurka jagi dira harroak 
eta ni hil nahian dabiltz gogorzaleak, 
Jainkoaren ardurarik barik. R/.
 
V/.  Baina
nik Jainkoa dot laguntzaile, 
Jauna neure biziaren babesle. 
Sakrifizioak eskeiniko deutsudaz bihotz-bihotzez, 
zure izena goratuko, Jauna, ona zaralako. R/.
 
 
URTEAN ZEHARREKO XXVI. DOMEKEA  /B
 

 
R/.    JAUNAREN ARAUAK ZUZENAK DIRA,
BIHOTZAREN POZGARRI.
 
V/.   
Jaunaren legea bikain, barrua arnasbarritzen dau;
Jaunaren agindua fidagarri, heldubakoa zuhur egiten dau.
Jaunaganako begirunea garbi, iraunkor betiko,
Jaunaren erabagiak egiazko, dan-danak bidezko. R/.
 
V/.    Zure
morroi honek hareetan dau argia,
hareek gordetzean sari handia.
Nork ezagutu bere hutsegiteak? 
Garbitu nagizu ezkutuko erruetatik. R/.
 
V/.    Gorde
nagizu guztiz harrokeriatik,
ez dakidala nagusitu;
holan, akats barik izango naz, pekatu larritik libre. R/.
 
 
 
 
URTEAN ZEHARREKO XXVII. DOMEKEA  /B
 

 
R/.    JAUNAK BEDEINKATU GAIZALA
        GEURE BIZITZAKO EGUN GUZTIETAN.
 
V/. 
Zorionekoa Jaunari begirune deutsona 
eta haren bideetan dabilena!
Zeure lanaren frututik dozu jango, 
zoriontsu izango zara eta ondo jatzu joango. R/
 
V/.  Emaztea
mahatsondo emonkorraren antzeko 
zure etxe barruan; 
seme-alabak olibondo-kimuen antzeko 
zure mahai inguruan. R/.
 
V/.  Hara
zelan izango dan bedeinkatua Jaunari begirune deutsona! 
Bedeinkatu zagizala Jaunak Siondik, 
gozatu zaitezala Jerusalemen zorionaz 
zeure bizitzako egun guztietan. R/.
 
V/.  Ikusi
dagizuzala zeure umeen umeak! 
Bakea Israeli! R/.
 
 
URTEAN ZEHARREKO XXVIII. DOMEKEA  /B
 

 
R/.    ZEURE MAITASUNAZ ASE GAGIZUZ, JAUNA,
POZTU GAITEZAN ZUGAN.
 
V/.   
Irakatsi egiguzu geure egunen kontua eroaten, 
zuhurtasunaren muinaz jaubetu gaitezan.
Bihurtu zakiguz, Jauna! Noiz arte? 
Erruki zaitez zeure zerbitzariez. R/. 
 
V/.    Asetu
gagizuz goizero zeure maitasunaz,
poztu gaitezan eta zoriontsu izan geure egun guztietan.
Emon zoriona orain arteko atsekabe-egunen ordez, 
ikusi doguzan urte gorrien ordez. R/.
 
V/.    Ikusi
begie zure zerbitzariek zure egintza,
eta hareen seme-alabek zure dirdaia.
Betor gugana Jaunaren, gure Jainkoaren, gozotasuna 
eta sendotu begi harek gure eskuen lana;  
sendotu dagiala, bai, gure lana. R/.
 
URTEAN ZEHARREKO XXIX. DOMEKEA  /B
 

 
R/.   BETOR GUGANA, JAUNA, ZURE MAITASUNA,
        ZEUGAN DOGU-ETA GEURE USTE ONA.
 
V/.   
Zuzena da Jaunaren
hitza, 
fidagarria harek egin dauan guztia.
Justizia eta zuzenbidea dau maite, 
Jaunaren maitasunaz dago lurra betea. R/.
 
V/.    Jauna
arduratzen da begirune deutsoenez,
haren maitasunean itxaroten dabenez,
hareek heriotzatik libratzeko 
eta gosetean bizirik gordetzeko. R/.
 
V/.    Guk
Jaunagan dogu esperantza, 
bera dogu laguntzaile eta babesle.
Betor gugaz, Jauna, zure maitasuna, 
Zugan dogu-eta jarrita itxaropena. R/.
 
URTEAN ZEHARREKO XXX. DOMEKEA  /B
 

 
R/.    GUGAZ HANDIKIRO JOKATU DAU JAUNAK;
    HAU DA POZA DAUKAGUNA!
 
V/.   
Jaunak Sionen zoria aldatu ebanean,
amesetan lez gengozan.
Barrez bete jakun orduan ahoa, 
poz-oihuz mihina.
R/.
 
V/.    Jentil-herrietan
be esan eben: 
«Handikiro jokatu dau Jaunak hareen alde». 
Handikiro jokatu dau Jaunak gure alde, 
eta pozarren
gagoz! R/.
 
V/.   
Aldatu, Jauna, gure zoria,
euri-jasek basamortua lez.
Malkoz erein ebenek
pozez batzen
dabe. R/.
 
V/.    Negarrez
joan ziran, 
hazi-zorroa eroanez;
poz-oihuka
datoz, 
gari-azaoak ekarriz.
R/.
URTEAN ZEHARREKO XXXI. DOMEKEA  /B
 

 
R/.   MAITE ZAITUT, JAUNA, NEURE INDAR!
 
V/.   Maite
zaitut, Jauna, neure indar!
       
Jauna da nire hatx, nire gaztelu,
        bera
nire askatzaile. R/.
 
V/.   Nire
Jainko, nire harkaitz babesgarri, nire babeski eta salbazino-indar,
        nire
gordeleku goragarri.
        Dei
egin neutsan Jaunari,
        eta
salbatu ninduan arerioakandik.
R/. 
 
V/.   Gora
Jauna! Bedeinkatua nire harkaitza!
       
Goratua nire Jainko salbatzailea,
       
garaipen handiak emon deutsoz erregeari,
       
maitasuna agertu deutso bere igurtzitakoari. R/.
 
 
 
 
 
URTEAN ZEHARREKO XXXII. DOMEKEA  /B
 

 
R/.   GORATU EGIZU JAUNA, NIRE BARRUA.
 
V/.   Betiko
eusten deutso Jaunak bere leialtasunari.
       
Zapalduen eskubideak defendatzen
ditu,
        gose
diranei ogia emoten.
       
Jaunak askatzen ditu presoak.
R/.
 
V/.   Jaunak
zabaltzen ditu itsuen begiak,
       
Jaunak jasotzen konkortuak,
       
Jaunak maitatzen zintzoak,
       
Jaunak ditu etorkinak
zaintzen. R/.
 
V/.  
Umezurtzei eta alargunei zutunik deutse
eusten,
       
baina gaiztoen nagusitza iraultzen.
       
Jauna errege da betieran,
        zure
Jainkoa, Sion, errege gizaldien gizaldietan!
R/.
 
 
 
 
URTEAN ZEHARREKO XXXIII. DOMEKEA  /B
 

 
R/.   ZAINDU NAGIZU, JAUNA,
BABES BILA NATOR-ETA
ZUGANA.
 
V/.   Jauna,
Zu zaitut neure ondarea, neure edontzia,
       
zeure esku dago nire
zoria.
        Begi
aurrean dot Jauna eten barik;
        ha
eskuman dodala, ez naiteke dardaratu.
R/.
 
V/.  
Horregaitik, alai dot bihotza, pozik erraiak,
       
atsedenean nasai
gorputza.
        Ez
dozu-eta nire bizia Herio-lezara jaurtiko,
        ezta
be zeure fededuna hilobian galtzen
itziko. R/.
 
V/.  
Bizirako bidea erakutsiko deustazu;
       
alaitasunez beteko nozu zeure aurrean,
       
zorionez betiko zeure
ondoan. R/.
 
 
 
URTEAN ZEHARREKO XXXIV. DOMEKEA  /B
 

 
R/.   ERREGE DA JAUNA, OSPEZ JANTZIA.
 
V/.   Errege
da Jauna, ospez jantzia,
       
Jauna indarrez jantzia eta inguratua!
R/.
 
V/.   Sendo
ezarrita dago mundua,
        ez
dago kili-kolo.
        Zure
tronua sendo ezarrita dago betidanik,
       
betikoa zara Zu! R/.
 
V/.   Zure
erabagiak fidagarri dira;
        zure
etxea santutasunez eder,
Jauna,
       
betiko egunetan. R/.
 
 
 
 

 
R/. HAU DA, JAUNA,
ZURE AURPEGI BILA DABILTZANEN TALDEA.
 
V/.  Jaunarena da lurra, eta lurra betetzen dauana,
mundua
eta bertan bizi diranak,
harek
ezarri dau-eta itsasoen gainean,
harek
finkatu lur azpiko ibaien gainean.
R/.
 
V/.  Jaunaren mendira nork igongo?
Haren
toki santuan nor egongo?
Eskuak
erru barik eta bihotza garbi dituana,
sasijainkoetara
jotzen ez dauana. R/.
 
V/.  Holakoa bedeinkatuko dau Jaunak,
justizia
egingo deutso Jainko salbatzaileak.
Hau
da haren bila ahalegintzen dan gizaldia,
Jakoben
Jainkoaren aurpegi bila dabilena.
R/.